MONDRAGON Fundazioa

Gizartea eraldatzeko mekanismoa

hasiera

25 urtetik gorako bere historian zehar, 550 M €-tik gorako baliabideak kudeatzera ere iritsi da MONDRAGON FUNDAZIOA.

Enpresatik ere gizartea eralda daiteke. Izan ere, enpresek aldaketa positiboko eragile izateko gaitasuna eta erantzukizuna dute, eta horien irismena, baliabideak eta gaitasunak erabiltzen dituzte gizarteari zein planetari mesede egingo dien aurrerapena bultzatzeko. Asmo horrekin sortu zen MONDRAGON Fundazioa, bere ekarpenen bidez gure kooperatibak indartzen laguntzen duen erakundea: gizarte aberatsago, bidezkoago eta berdintasunezkoago baten egituratzailea.

MONDRAGON Fundazioak MONDRAGONeko kide diren kooperatiben ahaleginari esker egiten ditu bere jarduerak; izan ere, kooperatiba horiek beren urteko emaitzen zati bat Fundazioari bideratzen diote.

Azken batean, elkartasun eta lehiakortasun mekanismo bateratu handia da, gure kooperatibei laguntza ematen dielako eta negozioak indartzen laguntzen duelako, bai eta gizarte kohesionatuago bat egiten laguntzen duelako ere.

2025ean, hausnarketa bat egin da Fundazioaren laguntza ildoak 2025/2028 Politika Sozioenpresarialaren esparru berrira egokitzeko

MONDRAGONen eta bere kooperatiben gizarte ekintza

Enpresaren begirada soziala gizartearen eta planetaren ongizatearekiko konpromiso sakon batean zehazten da, betiere onartuta enpresaren arrakasta gizarte eta ingurumen aurrerapenarekin lotuta dagoela berez.

MONDRAGON aspaldian ari da joko arau horien arabera. Eta hala dela jakiteko, nahikoa da MONDRAGONek eta bere kooperatibek gizarteari egindako ekarpenari begirada bat ematea, berezkoa duten enpresa jarduera alde batera utzita. Enpresa eredu batean (hots, kooperatiboan) gauzatutako konpromiso sorta zabala dauka, gizarte homogeneoago baten ideian fokua jarrita, gure kooperatiben garapenaren bidez. Azken batean, enpresa egiteko modu demokratiko eta inklusibo bat, jabeek zein langileek proiektu lehiakorrak eta jasangarriak egiteko kudeaketan parte hartzen dutela.

Eta MONDRAGON FUNDAZIOA bokazio horren menera dagoen tresna oso baliagarria da. 25 urtetik gorako bere historian zehar, 550 M € baino gehiagoko baliabideak kudeatzera ere iritsi da.

Patronatua: osaera

Lehendakaria
  • Pello Rodríguez
Idazkaria
  • Amets Ugalde
Bokalak
  • Iker Alberdi
  • Nerea Aranguren
  • Javier Amezaga
  • Rosa Carabel
  • Zigor Ezpeleta
  • Edorta Herce
  • Olatz Imaz
  • Iñigo Laskurain
  • Mari Jose Pagaldai
  • Adolfo Plaza

Biderkatzen duen batura

Kooperatibek egindako ekarpenen balio erantsiari esker, Fundazioak beste dimentsio bat lortu du, eta, horrenbestez, biderkatu egin du bere inpaktua eta gizartea eraldatzeko gaitasuna.

2025eko ekarpenak milioi €

36,1 M€

KOOPERATIBISMOA SUSTATZEA

24,3

BERRIKUNTZA ETA SUSTAPENA

6

HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA

5,4

KOMUNITATE JASANGARRIAK 

o,4

APLIKAZIOAK

1.
Kooperatibismoa sustatzea
Lankidetzan oinarritutako eredua

“Enpresa egiteko modu arduratsu, demokratiko, lehiakor eta jasangarria daukagu”

Jarduera ardatzak
  • Kooperatibentzako laguntza nazioartean.
  • Hainbat negozio eremutako lankidetza proiektuak bultzatzea.
  • Finantza lankidetza kooperatibekin, hazkunde eta garapen proiektuetan.
  • Kooperatiben arteko elkartasuna bideratzea, galerak konpentsatuz.
  • Eraldaketa beharrak dituzten enpresei laguntzea.
2.
Berrikuntza eta sustapena
Eraldatzeko berritzea

“Negozioen eta gizartearen eraldaketarako teknologia sortzen dugu hemen”

Jarduera ardatzak
  • Zientzia eta Teknologia Planaren bidez berrikuntza ekimen berriak babestea.
  • Negozio berriak sustatzeko jarduerak bultzatzea.
  • Industria kooperatiben inpaktuko proiektuei laguntzea.
3.
Hezkuntza eta prestakuntza
Talentu harrobia

“Gure hezkuntza eta teknologia sarearen ezagutza gure enpresa ekosistemarekin lotzen dugu”

Jarduera ardatzak
  • Gure kooperatibetako organoak eta bazkideen kolektiboa osatzea.
  • Bai barruan bai kanpoan, Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera ematea.
  • Gure hezkuntza sarea babestea.
4.
Komunitate jasangarriak
Etorkizuneko ondarea

“Aurrerapenerako lurralde inklusiboak, askotarikoak, homogeneoak eta kooperatiboak eraikitzen ditugu”

Jarduera ardatzak
  • Lan eremuan euskararen normalizazioa bultzatzea.
  • Energia komunitateak dinamizatzea.
  • Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza.
  • Jasangarritasun eta eraginkortasuna eta produktibitatea bere osotasunean hobetzen dituzten proiektuen sustapena.