edukiak eu es
mondragon fundazioa

mondragon fundazioa

hasiera

MONDRAGON Fundazioaren xedea

MONDRAGON Fundazioak gizarte ekonomia sustatzen dihardu, bereziki erakunde kooperatiboak eta kooperatibekin lotutako beste erakunde batzuk.

1994an eratu zen eta, bere baliabideak, zuzenki edo zeharka, gizarte ekonomiaren, hezkuntzaren eta ikerketaren garapena sustatzeko bideratzen ditu, progresiboki gizartea eraldatzeko.

Bere dimentsioaren erakusle, Fundazioak 25 urte baino gehiagoko historian 510 milioi euro baino gehiago kudeatu ditu.

MONDRAGON Fundazioak MONDRAGONeko kooperatiba kideen esfortzuari esker garatzen du bere jarduera; kooperatibek emaitzen zati bat Fundaziora bideratzen dute.

2022ko laburpena

Aurten ere MONDRAGON Fundazioak bere izateko konpromisoari eutsi dio: eraldaketa soziala, gure ingurunearen garapen sozioekonomikoari laguntzen dioten proiektuak inplementatuz.

Bere oinarrizko printzipioa den eta gure kooperatibetan eta MONDRAGON osoan irmo errotuta dagoen elkartasuna aintzat hartuta egiten da hori guztia.

2022an MONDRAGON Fundazioak arlo horiei guztiei 15,8 milioi euroko ekarpena egin die, memoria honetan jaso den bezala. Baliabideen %80 hezkuntza sustapenera eta prestakuntza sozio-kooperatibora bideratu dela ere nabarmendu behar da, kooperatiben negozioak indartzeko laguntza solidarioarekin batera.

MONDRAGON Fundazioak modu erabakigarrian lagundu du gure Esperientzia Kooperatiboaren, eta oro har, gizartearen garapena eta, bide horretan, 2022ko ekitaldian 21 milioi euroko ekarpenak kudeatu ditu.

    JARDUERA EREMUAK

  • Hezkuntza sustapena eta prestakuntza sozio-kooperatiboa.
  • Negozioei laguntza.
  • Jarduera berrien sustapena.
  • Berrikuntza aplikatuan elkar-lankidetzaren sustapena.
  • Proiektuak finkatzeko laguntza.
  • Ekimen soziokulturalak.

BALIABIDEEN HELBURUA milioi €

MONDRAGON Fundazioak 2022an aplikatutako baliabideen %80 inguru hezkuntzara eta zailtasunak dituzten kooperatibei laguntza solidarioa ematera bideratu dira. %16 baino gehiago, berriz, berrikuntzari eta jarduera berrien sustapenari lotutako gaiak laguntzera.

Hezkuntza ikonoa

HEZKUNTZA

0,0

%38,0

Jarduera Berriak ikonoa

JARDUERA BERRIAK

0,0

%7,6

Berrikuntza ikonoa

BERRIKUNTZA

0,0

%7,6

Negozioei Laguntza ikonoa

NEGOZIOEI LAGUNTZA

0,0

%39,9

Bestelakoak ikonoa

BESTELAKOAK

0,0

%6,9

GUZTIRA

0,0

2018-2022an erabilitako baliabideak   milioi €

2018
16,5
2019
16,1
2020
17,7
2021
12,3
2022
15,8

proiektuak

HEZKUNTZAREKIKO KONPROMISOA

MONDRAGON Fundazioak, sortu zenetik, hezkuntzarekiko etengabeko konpromisoa du. Bere lehentasunezko jardunetako bat izan da eta hezkuntza zentroi beren prestakuntza eskaintza etengabe hobetzen lagundu die.

Azken bosturtekoan bakarrik, Fundazioak xede horretarako jarri dituen baliabideak 24,7 milioi eurokoak izan dira.

Huheziko (MU) egoitzaren kanpoko irudia, Eskoriatzan (Gipuzkoa).

+0.000 IKASLE

0 gradu

0 MASTER

0 HEZIKETA ZIKLO


MONDRAGONEKO HEZKUNTZA SAREA

Mondragon Unibertsitatea 10 EGOITZA

Arizmendi Ikastola 12 ZENTRO

Txorierri 1

Lea Artibai 1

Otalora 1


HEZIKETARI EKARPENA

0,0

milioi €

2018 2019 2020 2021 2022
5,2 4,9 5,3 3,3 6,0

JARDUERA BERRIEN SUSTAPENA

Fundazioa sustapen erakunde guztiak integratu eta koordinatuko dituen ekosistema bat sortzearen aldeko apustu korporatiboarekin konprometitua dago, erakundeok elkarren arteko interakzioan jarduteko eta ezagutza zein esperientziak partekatzeko. Azken helburua ekintzailetzarako ekosistema berritzaile eta dinamikoa eraikitzea da, negozioak etengabe berritzeko eta jarduera berriak sortzeko.

MONDRAGON Fundazioak jarduera berriak abiarazteko 2022an egindako ekarpena 1,2 milioi eurotik gorakoa izan da.

MONDRAGON Fundazioak MONDRAGON Sustapen Zentroarekin duen lankidetzarekin eta bideragarritasun azterketak babestuz, negozioen dinamizazioan laguntzen du.

ETORKIZUNEKO NEGOZIOAK

Osagai teknologiko nabarmena duten start-upak, eta horien artean, sentsorizazioan, hari gabeko trazabilitatean, digitalizazioan eta 4.0 industrian espezializatutakoak, energia berdearen eta osasunaren arloko lankidetza proiektuak sustatzeaz gain.

JARDUera BERRIEI LAGUNTZA

0,0

milioi €

2018 2019 2020 2021 2022
1,7 1,2 1,5 1,2 1,2

BERRIKUNTZARI BULTZADA

Berrikuntzak MONDRAGONen enpresa sarearen lehiakortasuna eta eraldaketa sustatzen ditu. Fundazioak 2021-2024 Politika Sozioenpresarialarekin lotutako ekimenak babesten ditu, batez ere digitalizazioaren eta ingurumen iraunkortasunaren esparruekin lotutakoak.

MONDRAGON Fundazioak Berrikuntzaren alorrari Zientzia eta Teknologia Planari esker egiten dio ekarpena, interkooperatiboak diren garapen teknologikorako, I+G-ren sostengurako eta sustapenerako edo digitalizaziorako berrikuntza pilotuak babestuz.

+0 M€ I+G INBERTSIOETAN

+0.000 IKERTZAILE LANALDI OSOAN

+0 PATENTE FAMILIA INDARREAN

0 I+G ZENTRO


ZENTRO TEKNOLOGIKOAK

IDEKO

IKERLAN

LEARTIKER

LORTEK


I+G UNITATEAK

CIKATEK

CS CENTRO STIRLING

EDERTEK

FAGOR AOTEK

iSEA

KONIKER

MTC

MIK

MGEP


BERRIKUNTZARI EKARPENA

0,0

milioi €

2018 2019 2020 2021 2022
1,2 1,3 1,3 0,7 1,2

NEGOZIOEI LAGUNTZA

MONDRAGON Fundazioak partida handia bideratzen du urtero negozioak, bereziki zailtasunak dituztenak, sendotzera. 2022an zenbateko hori 6,3 milioi eurotik gorakoa izan da.

ELKARTASUN ARDURATSUA

MONDRAGON Fundazioaren bitartez, zailtasun puntualak gainditzeko elkartasuna eta bestela garatu ezingo liratekeen enpresa proiektu baliotsuak garatzeko laguntza ematen da.

LAGUNTZARAKO BESTE EGITURAK

Mondragon Internacional eta Saiolan moduko entitateek beraien jardun esparruetara esperientzia eta ezagutza emanez laguntzen dute.

33,6 MILIOI BAINO GEHIAGO 5 URTEAN

MONDRAGONen kooperatiba arteko elkartasuna berez sentitzen eta praktikan jartzen den balioa da. Askotariko arrazoiak direla-eta zailtasunak izan dituzten kooperatibei laguntzera, MONDRAGON Fundazioak 33,6 milioi euro baino gehiago bideratu ditu azken bost urtetan.

NEGOZIOEI LAGUNTZEKO EKARPENA

0,0

milioi €

2018 2019 2020 2021 2022
6,2 6,8 7,7 6,6 6,3

BESTE EKIMEN BATZUK

MONDRAGON Fundazioak garapen bidean dauden komunitateei laguntzeko beste jarduera batzuk ere babesten ditu, Mundukide GKEaren bidez: bere jarduera gune nagusiak Mozambiken, Etiopian, Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren daude.

Beste urtebetez, Gaztenpresa Fundazioarekin lankidetzan aritu gara. Fundazio horrek Euskadin eta Nafarroan enpresak sortuz enplegua sustatzeko lan egiten du. Bere sorreratik, 12.000 lanpostu sortzen lagundu du.

Era berean, garrantzitsua da Fundazioak gure kolektiboetan euskara sustatu eta normalizatzeko historikoki egin duen ekarpena, ia 2 milioi eurokoa.

BESTE EKIMEN BATZUK milaka €-tan 2018 2019 2020 2021 2022 GUZTIRA
Gaztenpresa 157 295 331 285 386 1.454
EUSKAL KULTURAREN SUSTAPENA 108 148 165 143 193 757
Mundukide 108 148 165 143 293

857

KONTUAK

KONTUAK

MONDRAGON Fundazioak men egiten dio EAEko Fundazioei buruzko 9/2016 Legean xedatzen den finantza informazioaren arau esparruari. MONDRAGON Fundazioaren urteko kontuak LKS Auditores SLPk ikuskatu ditu eta, LKSk egin duen txostenean, aldeko iritzia eman du.

Ondare garbia 62 milioi eurokoa da, eta emaitzen kontuak 6,9 milioi euroko urteko emaitza positiboa eman du.

BALANTZEA milioika €-tan Activo PASIBOA
IBILGETUA ETA I+GKO ZENTROETAKO PARTAIDETZAK 23
ESKUDIRUA ETA KOBRATZEKO KONTUAK 57
ONDARE GARBIA 62
ZORRAK ETA ORDAINDU BEHARREKO KONTUAK 18
GUZTIRA 80 80
EMAITZEN KONTUA milioika €-tan
JASOTAKO DIRULAGUNTZAK ETA SARRERAK 21,2
EMANDAKO LAGUNTZAK (14,1)
BESTELAKO GASTUAK (0,2)
EKITALDIKO EMAITZA 6,9

eragiketak

Hirekin eraikina eraikitzeko obren hasiera.

HIREKIN, MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN BERRIKUNTZA ETA INDUSTRIA EKINTZAILETZA ZENTROA

Industria eraldatu, eta sektore hori deskarbonizatu, iraunkor eta digitalizatuagoa izatea nahi du.

6.000 metro koadro izango ditu, ezagutzan, teknologiaren garapenean, prototipoetan eta eskala errealeko erakusle bidezko baliozkotzean oinarritutako industria ekintzailetza iraunkorreko jardueretarako.

HIREKIN elkarlanerako gune irekia izango da, eta sustatzaileek (MONDRAGON, Saiolan, Ikerlan, Fagor taldea, Gizabidea Fundazioa, Debagoieneko Mankomunitatea, Isea, Galbaian eta Mondragon Unibertsitatea bera) berrikuntza eta ekintzailetza teknologikoa sustatuko dituzte enpresekin eta beste eragile batzuekin, industria trantsizio jasangarria eta bidezkoa lortzeko. Ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan industria iraunkorragoa garatu, eta gizarte bidezkoagoa sustatu nahi duten enpresa eta ezagutza eragileen topalekua izango da.

Proiektuaren inbertsioa 8 milioi eurokoa izango da, eta obra 2024aren hasierarako amaituta egotea espero da.

Eginiko eragiketeak
Circular Replay hitzarmena sinatu duten bost pertsona.

CIRCULAR REPLAY, INDUSTRIAREN ERALDAKETA ZIRKULARRERAKO

MONDRAGONen eta Éxxita Be Circular-en arteko aliantza, industriak eta haren prozesuek beharrezkoa duten eraldaketari zeharkako erantzun teknologiko sendoa eta punta-puntakoa emateko.

Circular Replayk soluzio teknologikoak emango ditu, industrian zirkulartasuna txertatzeko, produktuen diseinu, fabrikazio eta kontsumo prozesuetako faktore bereizgarri gisa; hala, lehengaiak eta energia aurreztuko ditu, eta hondakinen sorreran eragina izango du.

Hauxe da helburua: produktu eta prozesu iraunkorragoak izatea, Éxxita Be Circular-en berezko tresnek ahalbidetzen duten osagaien berreskuratze selektiboaren bidez. Tresna horiek adimen artifizialean, datuen analisian eta kudeaketan oinarritzen dira, bai eta MONDRAGONek parte hartzen duen sektore ugarien ezagutza industrialean ere.

Hasiera batean, bi industria dibisio (Osagaiak eta Ekipamendua) eta Sareteknika kooperatiba elkartu dira proiektu honetan, eta epe laburrean dibisio eta kooperatiba gehiago sartzea aurreikusten dute.

Argazkian, proiektuan parte hartzen ari diren erakundeetako ordezkariak.

Eginiko eragiketeak
Fagor Elektronikako areto zuriko langile bat.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PLANA

MONDRAGONeko ekosistemako eragile guztien parte hartze aktiboa du: kooperatibak, unibertsitatea, zentro teknologikoak eta I+G unitateak.

Zientzia eta Teknologia Planak produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta epe ertain eta luzera erronka teknologikoak konpontzeko hiru laguntza tresna eskaintzen dizkie kooperatibei: garapen teknologikoko proiektuak, digitalizazio proiektu berritzaileak eta ezagutza sortzeko proiektuak.

2023an, 17 lankidetza proiektu lagunduko dira, 26 kooperatibaren partaidetzarekin; horietako 7k proiektu batean baino gehiagotan parte hartuko dute. Era berean, unibertsitateak, zentro teknologikoek eta Korporazioko enpresetako I+G unitateek aktiboki hartuko dute parte proiektuetan, azpikontratatutako eragile gisa.

Besteak beste, gai hauek finantzatu dira: gehikuntzako fabrikazioa, intralogistika, biki digitalak, datu plataformak, bezero digitala, robotika aurreratua, konputazio kuantikoa, energia eraginkortasuna, ekonomia zirkularra edo elikadura jasangarria.

Eginiko eragiketeak
Bihar kooperatiba berriaren aurkezpen ekitaldian parte hartu duten pertsonak.

Bihar

BIHAR, adinekoak eta mendekotasuna dutenak etxean zaintzeko ekimena.

BIHAR kooperatiba berri bat da eta adineko pertsonak eta mendekotasuna dutenak etxean kalitate handiagoz bizi ahal izateko zerbitzu eta produktuetan espezializatuta dago. BIHAR ekimenaren proposamena, funtsean, hiru alderditan oinarritzen da: norberaren etxea, teknologiaren erabilera, eta eskaintzan mota guztietako produktu eta zerbitzuak txertatzea.

BIHAR lankidetza proiektu bat da, eta taldean izandako bestelako esperientzietatik eta egiten jakiteetatik elikatzen da. Mondragon Health-en testuinguruan (Mondragon Sustapen Zentroa) kokatzen den kooperatiba berri bat, zeinean GSR kooperatibak eta MONDRAGONeko hiru dibisiok ere parte hartzen duten: Ingeniaritza eta Zerbitzuak (MISE), Osagaiak eta Ekipamendua.

Hasiera batean, bere eredua Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko asmoarekin sortu da proiektua, gero, hazi eta beste erkidego batzuetara esportatu ahal izateko.

Eginiko eragiketeak